Telefono eta Internet bidez arreta bermatuta dagoela gogorarazi du udalak
Bulego guztiak itxita egon arren, zerbitzua ematen jarraitzen dute udal langileek, baita Arma Plaza fundazioko beharginek ere.
Hondarribiarrei arreta emateko kanalak bermatuta daudela oroitarazi du udalak. BAZ bulegoak ohiko ordutegian ematen jarraitzen du zerbitzua 943111213 telefono zenbakiren zein posta elektroniko bidez. Arma Plaza fundazioaren kasuan ere, telematikoki lanean ari diren langileekin harremanetan jartzeko aukera dute herritarrak 943644623 zenbakian edo ondoko helbidearen bitartez. Udal bulego ezberdinetako sare sozialak ere martxan daudela adierazi dute udaletik.