Koronabirus gaixoak: Irunen berriz ere gora, Hondarribian berdin
Koronabirus gaixoen kopuruak gora egin du berriz ere Irunen, baina ez bezperako indarrarekin. Hondarribian kasuen kopurua 5ean dago.
Osasun Sailaren azken datuen arabera (hilaren 24ko 20:00etako zifrak dira), Irunen gora egin da azken orduetan koronabirusa dutenen kopurua, 52ra iritsi arte. Dena dela, 22tik 23rako igoera baino askoz apalagoa izan da 23tik 24rakoa: sei pertsonatan hazi da erien kopurua. Bestalde, Hondarribian mantendu egin da gaixoen zenbatekoa, bost pertsonatan.
1.000 biztanleko ratioari jaramon eginez, Hondarribiak 15.000 biztanletik gorako herrian artean (EAEn) gaixoen kopuru baxuenetakoa du.
Honakoak dira Irun eta Hondarribiko kasu konfirmatuak martxoaren 23ko 20:00etan (parentesi artean, hilaren 22ko datuak):
- Irun: 52 (+6). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,86
- Hondarribia: 5 (=). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,29
Bestalde, Bidasoko Ospitalean koronabirusagatik zazpi pertsona daude ingresatuta (hilaren 23an bederatzi ziren). Berri ona: azken orduetan beste herritar bati alta agiria eman diote (bi dira dagoeneko azken egunetan gaixotasuna gainditu dutenak).
Irungo eta Hondarribiko adinekoen egoitzetako, eta Uliazpi zentroko informazioa izateko sartu hemen.
Jarraian dagoen koadroan, kasuen bilakaera herriz herri hilaren 18tik.
Osasun Sailak eman berri duen informazio txosten osoa, beheko estekan.