Urriaren 4ra atzeratu dute Xoel Lopezen kontzertua
Covid-19ari aurre egiteko Espainiako Gobernuak agindutako neurriek data aldatzera behartu dute kultura saila.
Datorren igandean (hilak 22) Xoel Lopez musikari ezagunak kontzertua eskaini behar zuen Irunen, baina koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriek data aldatzera behartu ditu Irungo Udaleko kultura saila. Kontzertua ez da bertan behera geratu, izan ere, urriaren 4rako (igandea) atzeratu dute.
Jada herritarrek erosi dituzten txarta berbera aurkeztu beharko dute Amaia Kultur Zentroan. Diruaren itzultzea eskatzen dutenek, helbide honetara mezu elektroniko bat bidali beharko dute.