Gizarte Zerbitzuek telefono bidezko arreta mantenduko dute erabiltzaile guztiekin
Txomin Sagarzazu alkateak erabiltzaileen «ezinbesteko beharrak» zerrendatzen ari direla ohartarazi du haiekin elkarlanean jarraitzeko larrialdi egoera luzatu bitartean.
Hondarribiko Alkatea Txomin Sagarzazuk lasaitasunera deitu ditu Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileak. Larrialdi egoera luzatu bitartean, telefono bidezko arreta mantenduko dela jakinarazi du, eta erabiltzaileekin banan bana «ezinbesteko beharrak» zeintzuk diren zerrendatzen ari direla erantsi. Elkarlana mantenduko dutela ohartarazi du Sagarzazuk. Hala, «larrialdi egoera batean laguntza guztiak beharrezkoak dira, eta zentzu honetan lanean jarraituko dugu», gaineratu du.