Eskolen etetea epemugarik gabe luzatu du Hezkuntza Sailak
Aurrez aurreko eskolen etetea abisu berria jaso arte luzatu dute.Ikasleek etxetik lanean jarraituko dute.
Aurrez aurreko eskolen etetea epemugarik gabe luzatu du Hezkuntza Sailak gaur. Gertaeren bilakaerak aginduta eta agintari eskudunak ezartzen ari diren neurriak direla eta hartu dutela erabakia zehaztu du. Gogora ekarri du, ikastetxeei adierazitako gainerako gidalerroek indarrean jarraitzen dutela, irakaskuntza jardueraren garapenari dagokionean, zein ikasleen arreta emateari dagokionean ere. Familiekin komunikazioa ere aste honetan abiatutako bide beretik bermatu beharko dute ikastetxeek.
Osasun agintarien gomendioak zorrotz bete behar direla ekarri du gogora Hezkuntza Sailak, “jardueraren normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko”.