Hondarribian, etorkizun feministaren alde
Hondarribian hasi dira Martxoaren 8ko mobilizazioak. Emeki elkartearen atarian bildu dira herritarrak. Ondoren, eskualdeko martxarekin bat egingo dute.
Gaur, Martxoak 8. Hondarribian egin dute Oarso Bidasoko mobilizazio goiztiarrena. Emeki elkartearen atarian bildu dira herritarrak, herriaren etorkizun feminista defendatzeko, Etorkizuna feminista izango da, edo ez da izango lelodun pankartarekin bildu dira 10:45ean hasi den elkarretaratzean.
Hori eginda, Bidasoko mobilizazio nagusira dira joatekoak, Behe Bidasoko herri guztiak zeharkatuko dituena. 11:30ean hasiko da eskualdeko martxa Santiago zubitik-
Ondorenean, honakoa da Hondarribiko egitaraua.
- 11:30ean, manifestazioa Irungo Santiago zubiko Hendaiako aldetik, Irun zeharkatu eta Hondarribiko Zumardira iristean, Arma plazara igo eta Portura joango dira parte hartzaileak. Manifestuaren irakurketarekin amaituko da manifestazioa, Arrantzale auzoa.
- 13:40ean, manifestazioa amaituta, Arma plazarantz abiatuko dira kalejiran.
- 14:00etan, tuper bazkaria Arma plazan bertsolariek eta Uikan dantza taldeak girotutako otorduan;
- 18:00etan. Donostiako manifestazioan parte hartzera deitu du Bidasoko Asanblada Feministak.