[Galeria] Indar erakustaldia egin dute Bidasoko emakumeek
Aurten ere milaka eta milaka emakumek eskualdea gelditu dute. Manifestazio erraldoia osatu dute Santiago zubitik Hondarribira.
Beste urte batez Bidasoko emakumeek eskualdea gelditzea lortu dute. Mobilizazio erraldoia egin dute, milaka eta milaka emakume batu dira gaurko manifestaziora. Hendaian hasi, eta tipi-tapa Hondarribirako bidea hartu dute, eskualdeko kaleak bereganatuz. Bidean zehar ehunka emakume batu dira.
Bide osoan zehar, «gora borroka feminista!» eta «emakumeak alardean» oihuak nagusitu dira. Amaieran, irakurketa egin dute M8 Asanbladako Feministako kideek. «Emakumeok kalean betetzen ditugu argi eta garbi esateko gizarte eredu hau bideraezina dela pertsona gehienentzat, baina betez ere guretzat, emakumeontzat. Munduko emakumeok ozen eta argi esan nahi dugu ee ditugula gure eskubideak galduko, elkartuta eta antolatuta gaudela gure lurren desjabetzearen aurka borrokatzeko, gure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko. Baita ere eskubideen alde eta arrazakeria, xenofobia eta migrazio politikak salatzeko. Aurrean izango gaituzue, gora borroka feminista!», esan dute, txalo zaparra artean.
Ikusi gaurko mobilizazioan bildutako irudiak: