[Bideoa] Hasi da Bidasoko Martxoaren 8ko martxa
Martxoaren 8ko martxa nagusia Bidasoan hasi da. Irungo Santiago zubitik abiatu da, eta Irun bera zeharkatu ondoren, Hondarribian bukatuko da.
11:30ean hasi da gaurko, Martxoak 8ko, Bidasoko mobilizazio zentrala. Irungo Santiago zubitik abiatuta, eskualdeari bira emango dio martxa ibiltariak, Irun zeharkatu ondoren Hondarribian bukatuz bidea. Han egingo dituzte ekitaldia, eta bazkaria. Ondoko bideoa martxaren hasierakoa da. Milaka dira manifestazioarekin bat egin dutenak.
HITZAk, martxaren argazki galeria osatua, bideoak eta informazio zehatza emango ditu arratsaldeko lehen orduan.