Bost fusilaturen bila 200 metro koadro arakatu dituztela zabaldu udal gobernuak
Guadalupeko gotorlekuan egindako indusketen harira oharra kaleratu du tokiko gobernuak, eta «ezer» aurkitu ez dutela baieztatu du.
Hondarribiko Udal Gobernuak Guadalupeko gotorlekuan fusilatutako bost milizianoren bila egindako indusketen berri eman du ohar baten bidez. Aranzadi zientzia elkarteak udalaren eskariz egin dituela lanak adierazi du, eta 10.000 euroko diru-laguntza izenduna jaso duela elkarteak horretarako argitu du bide batez. Denera, 200 metro koadro arakatu dituzte Aranzadiko adituek, baina «ez dela ezer topatu» gaineratu du tokiko gobernuak.
1936ko gerra garaian bost fusilatuak Guadalupen lurperatu izanaren «aztarna dokumentatuak» daudela-eta erabaki zuen udalbatzak hobiaren bilaketa lanei ekitea. Orain dela zenbait hilabete lurreko radar baten bidez, zein radar magnetiko baten bitartez lehen bilaketa lanak egin zituzten. «Ahal izan diren esfortzu teknikoak egin dira, baina emaitza negatiboa izan da» adierazi du Aranzadiko idazkari Juantxo Agirrek. Bilaketa lan gehiago egingo ote dituzten ez du argitu tokiko gobernuak.