[Aurrerapena] Egiluz gaztetxea hustarazten hasi dira
Egiluz gaztetxera satu da Ertzaintza, hustarazte agindua egikaritzera. Hondarribiko Gazte Asanbaldako bi kide barruan daude, erresistentzia egiteko.
Gaurko zuten agindua Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek Egiluz gaztetxetik ateratzeko, husteko. Ez dira atera. Horregatik, Ertzaintzak desalojo agindua aplikatzeari ekin dio goizean goiz. Gazteak joanarazi nahi dituzte.
Asanbladako bi kide barruan daude, desalojoari aurre egiteko, erresistentzia agertzeko. Inguruan, Ertzaintzak zeharo itxita duen Juan Laborda kalearen ertzetan, herritarrak gazte asanbladako kideak babesten. Oihuka.
06:00etan agertu dira Ertzaintzaren bi auto gaztetxearen parera. 08:00ak inguruan, furgonetak. 09:00ak pasata zirenean ate joka hasi dira poliziak, ea nork zabaldu atea; ez dute erantzunik izan. Orduan, sarrailariari hots egin, eta lana ondo egin du, atea zabaldu du 10:00ak inguruan, kolpeka. 10:15 ingururako Ertzaintzak gaztetxeko atea bota eta barrura sartu da. Gaztetxeko kideek salatu dutenez, “bortizkeria handiz” sartu dira eraikinean.
Ertzaintzak protestan zeudenetako bati sakelako telefonoa ebatsi dio, bideoak grabatzeagatik.
HITZAk jakin duenez, Ertzaintzaren babespean Elizako ordezkari bat, eta epaitegiko hainbat langile sartu dira Egiluz jauregira desalojoa egikaritzera.
Goizak aurrera egin ahala albiste hau eguneratuko du HITZAk.