David Soto, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako zerrendaburu
Gipuzkoatik Soto aurkeztuko da, Bizkaitik Miren Gorrotxategi eta Arabatik Gustavo Angulo.
Apirileko 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako zerrendaburu izango da Elkarrekin Podemos taldeko David Soto irundarra. Gaur bertan jakinarazi dute Gipuzkoatik Soto aurkeztuko dela, Miren Gorrotxategi Bizkaitik eta Gutavo Angulo berriz, Arabatik.
David Soto irundarrak 29 urte ditu egun, eta Zuzenbidean lizentziaduna da. Egun, Irungo zinegotzia da Elkarrekin Podemos taldearekin, eta Munizipalismoa, Giza Eskubideak, Hiritargoa eta Dibertsitatea arloetako kidea da Gipuzkoako Ahal Dugun.