Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mari Carmen Iruretagoiena omenduko du Emekik Emakumearen Astearen harira

Emakumeen ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin, hamaika jarduera antolatu ditu elkarteak martxoaren 1etik 8ra bitartean.

Emakumearen Astearen aurkezpena egin dute Emekiko eta udaleko ordezkariek elkartearen egoitzan. Emakumearen Astearen aurkezpena egin dute Emekiko eta udaleko ordezkariek elkartearen egoitzan.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2020/02/26

Emekik antolatutako Emakumearen Astearen berri eman zuten atzo elkarteko Tzane Carrillok, Tamara Sastrek eta Maria Jesus Berrotaranek, Hondarribiko Udaleko Txomin Sagarzazu alkatearen eta Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun zinegotziaren laguntzarekin. Hamaika ekitaldi antolatu ditu elkarteak hilaren 1etik 8ra bitartean, eta jarduera sorta «oso garrantzitsua» dela haientzako nabarmendu zuen Sastrek aurkezpenean.

Martxoaren 1ean hasiera emango diete ekitaldiei Emekiko kideek Mari Carmen Iruretagoienari eskainiko dioten omenaldiarekin. Aitortzaren zergatiak argi dauzkate elkartekoek: Batetik, emakume «ausarta» eta «ekintzailea» delako, eta bestetik, emakumeek lan munduan eta batez ere negozioen munduan traba eta oztopo ugari izaten zituzten garaietan, negozio bat irekitzeko aurrera pausua eman zuelako, «nola ez, gizonaren izenean».

Jaizkibel kanpinaren ateak zabaldu zituen Iruretagoienak orain dela 40 urte, eta hastapena «oso gogorra» izan zen arren, «lana eta esfortzuarekin aurrera atera zuen negozioa. Carmenek, ate bat ireki zuen beste emakume batzuk bide bera eraiki zezaten».

Egitaraua:

  • Martxoak 1: Mari Carmen Iruretagoienari omenaldia Emeki elkartearen egoitzan, 12:00etan. Txalapartariek, trikitilariek eta bertsolariek girotuko dute aitortza. Arratsaldean bestalde, Viudas izenpeko ikus-entzunezkoa proiektatutako dute Itsas Etxea auditoriumean, 19:30ean.
  • Martxoaren 2tik 8ra: Hondarribiko emakume artisten erakusketa Arma Plaza informazio gunean. Margolanak, argazkiak eta eskulturak ikusgai izango dira astebetez. Inaugurazioa hilaren 2an izango da, 12:00etan.
  • Martxoak 4: Mujeres en el arte impresionista hitzaldia gidatuko du Maria Jose Noainek Emeki elkartearen egoitzan, 19:00etan hasita. Inpresionismoaren garaiko lau emakume artista izango dira solasaldiaren protagonistak: Marie Bracquemond, Berthe Morissot, Mary cassat eta Eva González. Euren familien eta lagunen posizioek artearen inguruko heziketa eta formazioa jasotzeko aukera erraztu zien, baita euren lana garatzeko aukera eman ere. Hala eta guztiz ere, aurreiritzi eta oztopo ugariri aurre egin behar izan zieten eta orain haien lana gogora ekarri nahi du Emeki elkarteak.
  • Martxoak 6: Lau eta zortzi urte arteko umeei zuzendutako ipuin kontaketa egingo du Lur Kortak Emeki elkartearen egoitzan, 17:30ean. Genero ikuspegia izango du ardatz kontakizunak. Ondoren, txokolada egingo dute.
  • Martxoak 7: Emakumeen V. Pala Txapelketaren finala Soroetako frontoian, 11:00etan. Arratsaldean bestalde, Raketistak lehen eta orain dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxea auditoriumean, 17:30ean.
  • Martxoak 8: Elkarretaratzea izango da Emeki elkartearen egoitzaren kanpoaldean, 10:45ean. Ondoren, Irunen deitutako Bidasoaldeko manifestazioarekin bat egingo dute, San Juan plazan. Azkenik, tuper bazkaria egitera gonbidatu dituzte herritarrak Arma plazan, musika eta bertsolariekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.