Harategi kale inguruko galtzada-harriak egokitzen ari dira udal langileak
Irisgarritasuna hobetzea da lanen helburu nagusia. Alde Zaharreko bizilagunen eskariz ekin die udalak galtzada-harriak egokitzeari.
Hobekuntza lanak egiten ari dira udal langileaka azken egunotan Harategi eta Dena kaleetan, zein Gipuzkoa plazan. Irisgarritasuna hobetzea da lanen helburu nagusia eta galtzada-harria egokitzen ari da horretarako. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldutakoaren arabera «zenbait hiritarrek egindako eskariari erantzun nahi diogu modu honetan».