47 ezki mozteko erabakiaren aurrean alternatibak eskatu ditu taldeak, gainera, Dario Regoyos pasealekuko beste 55 zuhaitz ere arriskuan daudela adierazi dute.
Iragan astean udal gobernu taldeak aurkeztutako I. Berdintasun Planaren zirriborroari dagozkio proposamenak. Ostegunean bozkatuko du plana udalbatzak.
HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.
Irisgarritasuna hobetzea da lanen helburu nagusia. Alde Zaharreko bizilagunen eskariz ekin die udalak galtzada-harriak egokitzeari.
Euskara ikasi nahi duten langabeei zuzenduta dago programa, debalde da, eta martxoaren 2tik 10era bitartean izena eman ahal izango dute interesatuek.
Miren Etxezarreta ekonomian adituak gidatuko du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako saioa.
Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, senior eta gazte mailetakoak.