Berdintasun Plana osatzeko zenbait ekarpen egin ditu EH Bilduk
Iragan astean udal gobernu taldeak aurkeztutako I. Berdintasun Planaren zirriborroari dagozkio proposamenak. Ostegunean bozkatuko du plana udalbatzak.
Hondarribiko I. Berdintasun Plana aurkeztu zuen EAJren Udal Gobernuak iragan ostegunean komunikabideen aurrean egindako agerraldian. Zirriborroa osatzeko helburuarekin hainbat ekarpen egin zituen EH Bilduren Udal Taldeak, besteak beste ondoko gaietan proposatu zituen aldaketak: alardearen gaineko definizioa, adineko emakumeen egoera aztertzea, ikerketa bekak, emakumeen etxea eratzea… Hamazazpi izan dira guztira planaren eta diagnostikoaren inguruan egindako proposamenak. Ostegunean erabakiko du Hondarribiko Udalbatzak I. Berdintasun Planarekin aurrera egin edo ez.
Bertan kontsulta daitezke koalizio abertzaleak planaren zirriborroari aurkeztutako proposamenak.
EH Bilduk Hondarribiko I. Berdintasun Planari egindako ekarpenak.