[Galeria] Inauterietako herri bazkaria, ospakizunaren abiapuntu askorentzat
Bi egunetan agortu ziren Hondarribiko Udalak antolatutako inauterietako herri bazkarirako sarrerak. Jendez gainezka zegoen Arma plaza gaur bazkalorduan.
Inauterietako herri bazkariak ez du hutsik egin. Urtero bezala, jendez gainezka zegoen karpa, barruan zein kanpoan ere. Hondarribiko Udalak antolatutako bazkarirako txartelak bi egunetan agortu ziren arren, bazkari propioa antolatzea erabaki dute zenbait herritarrek kanpoaldean. Giro ezin hobea arnas zitekeen askorentzat inauterien abiapuntu zen unean. Mozorroak eta festa nagusitu dira Alde Zaharrean.
HITZAk argazki galeria osatu du Arma plazan.