[Galeria] Baserriz baserri puska biltzen aritu dira mairuak gaur goizean
Emeki elkarteak antolatuta, ohitura zaharra berreskuratu, mairuz jantzi, eta puska biltzeari ekin diote parte hartzaileek; ondoren, bazkaria egingo dute lortutakoarekin.
Emeki emakumeen elkarteak mairuak berreskuratzearen aldeko apustua egin zuen iaz, eta aurten, horretan jarraitzea erabaki du. Jaizkibel kanpinean bildu eta baserriz baserri aritu dira puska biltzen. Eskean egin aurretik ordea, baserriko atarian erratza pasa dute parte hartzaileek, eta ondoren, dantza egin dute, fandango eta arin-arinarekin eskerrak emanez.
Baserriz baserri ibili dira parte hartzaileak goiz osoan zehar jana biltzen, baserritarren harrera beroa jasoz. Lortutakoarekin, bazkaria egingo dute Emeki elkartearen egoitzan. Ondokoak dira goizak utzitako mairuen zenbait irudi.