[Galeria] 'Izuragarriya' izan da 2020ko parodia
Talde gutxik parte hartu duten arren, ez da ikuslerik eta animorik falta gazteek antolatutako parodian; Barrio Txinokuak taldea gailendu da azkenean.
Hainbat urtetako geldialdiaren ondoren, Hondarribiko Gaztetxeko kideek parodia berreskuratzeko ahalegina egin dute aurten. Talde de gutxi batzuk parte hartu duten arren, publikoak ez du hutsik egin eta hamarnaka lagun gerturatu dira Arma plazan kokatutako karpara. Barre egiteaz gain, ez dira gaztetxearen aldeko aldarrikapenak falta, ezta Zaldunbordaren edota elizaren aurkako salaketak ere. Bukaeran adierazi duten bezala, «izuragarriya» izan da aurtengo parodia.
Barrio Txinokuak, Juankruztarrak, Bikingo Kanpotarrak eta BB Kingo Home taldeek parte hartu dute lehiaketan, eta The Iiingles eta Scooby Band taldeek musikatu dute emanaldia. Giro ona, dantza, eta barreak nagusitu dira aurtengo parodian, baita inprobisazioak, bertsoak, eta ikus-entzunezkoak ere. Barrio Txinokuak taldeak eta satisfyer-ari eskainitako Busti potota lanak irabazi du azkenean norgehiagoka, eta plastilina arrosa eta partxis jokoaren fitxa horia jaso dute sari moduan.
Parte hartzaile guztiek jaso dute sariren bat egindako lanaren errekonozimendu gisa, hala nola, garagardo bat hamaika lagunen artean partekatzeko edo txakurrek jolasteko erabiltzen duten pilotaren bat ere. Denak kontent agertu dira jasotako sariarekin eta gaztetxera joan dira lehiaketaren emaitzak ospatzera.
2020ko parodiak utzitako irudi sorta da ondokoa.