Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

Iratxe Sorzabal euskal preso irundarrari babesa emateko elkarretaratzea asteartean (hilaren 18an) egingo dute, 19:30ean, Jenaro Etxeandia plazan.

Iratxe Sorzabalen aldeko manifestazioa. Sorzabali babes manifestazioa, artxiboko irudian.

Parisko Dei Auzitegian Iratxe Sorzabal irundarraren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak aurkezturiko laugarren euroaginduari buruzko epaiketa egingo dute asteazkenean (hilaren 19an). Azken epaiketan, Parisko Dei Auzitegiak euskal preso irundarra Espainiaratzea onartu zuen urriaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera ontzat hartuta.

Horren harira, Sorzabali elkartasuna adierazteko, Bidasoaldeko Iratxeren Lagunak taldeak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak biharko (asteartea). 19:30ean da mobilizazioa, Jenaro Etxeandia plazan.

Antxeta Irratiak Iratxeren anai Aritz Sorzabali elkarrizketa egin dio. Egoera nola bizi duten azaldu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.