Hilaren 28an amaituko da bigarren etxebizitzen gaineko hobariak eskatzeko epea

Hamabi kasu aurreikusten ditu udalak %50eko errekarguaren salbuespena eskatzeko; BAZ bulegora jo beharko dute interesdunek hilabetea amaitu baino lehen.

Hobariak bigarren etxebizitzetan. Baldintza batzuk betez gero %50eko errekargua ekidin dezakete higiezinen jabeek.

Hondarribian ez ohikoa den edo bigarren etxebizitza duten lagunek %50eko errekargua salbuesteko aukera izango dute, baldin eta udalak zehaztutako hamabi klausuletakoren bat betetzen badute. Hilaren 28ra arte izapidetu ahal izango dute hobaria jasotzeko eskaera, BAZ bulegoan.

Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak azaldu duenez, «helburua da bigarren etxebizitzen jabeentzako hobariak handitzea, eta ahalik eta onuradun gehienengana heltzea».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.