PSE-EEk posta bidezko botoa emateko bulegoa zabaldu du kale Nagusiko herriko etxean
Datorren apirilaren 5ean hauteslekura joateko aukerarik ez dutenei laguntza emateko zerbitzua abian jartzea erabaki du talde sozialistak.
Apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa errazteko bulegoa martxan jarri du Hondarribiko PSE-EEren Udal Taldeak. Kale Nagusian kokatutako herriko etxean bertan emango dute sozialistek zerbitzu hori, gaur hasi eta martxoaren 26ra bitartean, 11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Horrez gain, gaixo dauden herritarrei notario aurrean eman dezaketela botoa etxetik bertatik gogorarazi diete, eta kasu horretan ere herriko etxeak zerbitzua eskaintzen duela jakinarazi dute. Informazio gehiago eskuratu nahi duten lagunek 943646451 telefono zenbakira dei dezakete.