2019ko joera berbera aurten aireportuan: erabiltzaile kopurua gorantz
Hondarribiko aireportua hilabetez hilabete datu baikorrak jasotzen ari da. Urtarrilean, %4,9 hazi da jaso dituen erabiltzaileen kopurua.
Azken hilabeteetako joerari eutsi dio urtarrilak Hondarribiko aireportuan: iazko urteko lehen hilabetearekin alderatuz, %4,9 hazi da bidaiarien kopurua aurtengo urtarrilean. Garraio azpiegiturak 20.063 erabiltzaile jaso ditu.
Operazioei dagokionez (hegaldiak), 399 izan dira urtarrilean, iaz baino %2 gutxiago.
Hondarribiko aireportuak urteko hilabete guztietan Madrilekin eta Bartzelonarekin ditu hegaldiak. Uztailetik irailera, berriz, Londreserakoak izango ditu.