Gizon bat hil da N-121-A errepidean, auto istripu batean

14:50ak inguruan gertatu da istripua, auto batek kamioi baten kontra talka egin ostean.

N-121-A errepidean izan da istripua. Argazkia: Google Maps.

Segurtasun Sailak jakinarazi berri duenez, gizon bat hil da Irunen, N-121-A errepidean zehazki. 14:50ak inguruan gertatu da istripua, auto batek kamioi baten kontra talka egin ostean. Kolpeak eragindako kalteen ondorioz, autoaren gidaria harrapatuta geratu da auto barruan. Osakidetzako anbulantzia iristerakoan gizonaren heriotza ziurtatu dute.

Istripuaren ondorioz, N-121-A errepidea moztu dute. Trafikoa GI-3455 errepidetik desbideratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.