Zaldunbordako proiektuaren arriskuaz ariko dira bihar Palmera Monteron
Zaldunborda Gelditu herritar plataformak bilkura berezia antolatu du biharko (hilak 4). Irundar, gizarte eragile, alderdi politiko zein sindikatuei bertaratzeko deia luzatu diete.
Zaldunborda Gelditu plataformak bilkura berezia egingo du bihar (hilak 4) Palmera Montero gunean. Bertan, taldeak aurrera eramango dituen egitasmoen berri emango dute. Horrez gain, irundarren proposamenak jasotzeko bilera ere izango dela iragarri dute. Saioa 19:30ean hasiko dute.
«Bai suntsipen ekonomiko zein ingurumenekoa ekarriko lituzkeen Zaldunbordako makro outletaren proiektuarekin sentsibilizatuta dauden irundar, gizarte eragile, alderdi politiko zein sindikatuei bertaratzeko deia egiten diegu», diote taldeko kideek. Proiektuak duen «arriskuaz sentsibilizatzeko» saioa izango da, eta proiektuari kontra egiteko asmoz herritarrak aktibatzekoa.