Igandera arte luzatuko dute bizikleten erabilera kontrolatzeko kanpaina
Bereziki espaloiak behatzen ariko dira udaltzainak, bizikleta gaizki erabiltzen duten herritarrak ohartzen.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Udaltzaingoak bizikletak kontrolatzeko kanpaina bat egingo du gaurtik igandera bitarte. Bereziki espaloiak behatzen ariko dira, bizikleta gaizki erabiltzen duten herritarrak ohartzen. Gainera, errepidea erabiltzen duten erabiltzaileek ere modu egokian egiten dutela bermatuko dute, arauak onartuz.
Era berean, Irungo Udalak gogoratu du hiriko erdigune ia osoan 30 kilometro orduko abiadura muga dagoela. Beraz, arauak onartzeko deia luzatu dute irundarren artean.