Ipar eta Hego Euskal Herriko borrokek bat egin dute Santiago zubian
Dozenaka herritarrek erantzun zioten atzo LABen deialdiari. Bi giza katek bat egin zuten, «Ipar zein Hego Euskal Herriko borrokek bat egiten dutela irudikatzeko, eta nazio izaera ere aldarrikatzeko».
Dozenaka herritar bildu ziren atzo Irungo Santiago zubian, «Ipar zein Hego Euskal Herriko borrokek bat egiten dutela irudikatzeko, eta nazio izaera ere aldarrikatzeko». LABek deitutako giza kate bikoitza osatu zuten bertan, bi frontetan banatuta heldu ziren manifestariak. Lehen taldea Irungo Gizarte Segurantzatik abiatu zen, Pentsio duinak lelopean. Bigarrena berriz, Hendaiako udaletxetik, Hemen erabaki lelopean.
Bi giza kateak Santiago zubian elkartu ziren. “Hemen badago herri bat, mugaz bi aldeetara, pentsio duinen alde borrokatzen ari dena”, adierazi zuen Twitter bidez LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk. Bide batez, biharko greba orokorrerako deialdia luzatzeko probestu zuten atzoko mobilizazioa. Honakoa da Irunen izango diren mobilizazioak:
07:15: pikete informatiboak Gabiriako poligonoan.
09:00: San Juan plazan elkartzeko deialdia.
10:45: Gabiriako poligonotik Donostiara auto karabana.
12:30: Donostian herrialdeko manifestazioa.
17:30: Bidasoko mobilizazioa, Mendeluko biribilgunetik San Juan plazara.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.