2020ko aurrekontuak, gehiengoz onartuak
Aurreko astean iragarri zuten bezala, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza eta EH Bilduren babesa jaso du PSE-EEk. EAJk abstentzioaren alde egin du, PPk berriz, kontra bozkatu du. 17 boto jaso dituzte, beraz, gehiengoa.
Atzo onartu zituzten 2020ko udal aurrekontuak, pleno luze baten ostean. Aurreko astean iragarri zuten bezala, PSE-EEk Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza eta EH Bilduren babesa jaso du. EAJk abstentzioaren alde egin zuen, eta PPk aldiz, kontrako boto bat eman zuen. Beraz, 17 botorekin, sozialisten proposamenak gehiengoa eskuratu du.
Orotara, 84.012.190,67 euroko aurrekontua onartu dute. Lotura honetan Elkarrekin Podemos eta EH Bildurekin hitzartutako akordioak.