Datorren ostegunean (hilak 19) Bronte liburu dendan aurkeztuko dute eleberri grafiko berria, 19:00etan.
Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe irundarrek Joana Maiz eleberri grafikoa (komiki modukoa) argitaratu berri dute, eta ostegunean (hilak 19) bertan jendaurrean aurkeztuko dute. Aitzondo Irungo Euskara Taldeak antolatuta, 19:00etan hasiko dute ekitaldia, Bronte liburu dendan.
Garbiñe Ubeda idazle tolosarrak gidatutako saioa izango da, eta galderak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek. Ondoren, mokadutxoa jateko aukera eskainiko dute. Sarrera guztiz doakoa izango da.