Ostegunean, Zaldunbordari buruzko udalbatzar monografikoa
Zalduborda. Hori izango da ostegunean Hondarribiko udaletxean egingo den udalbatzar monografikoaren gaia. 18:00etan hasiko da.
Ostegunean (hilak 19), 18:00etan eta Hondarribiko udaletxeko pleno aretoan, ezohiko osoko bilkura egingo dute Hondarribiko Udaleko zinegotziek. Gaia, bakarra: Zaldunborda.
Udaleko oposizioko taldeek (Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EE) eskatutako udalbatzarra da ostegunean egingo dutena, Zaldunbordako gaiari buruz bakoitzak duen iritzia plazaratze aldera. Udalak hedabideetara bidalitako oharrean, honakoa da gai bakarrari buruz egiten den azalpena: “Zaldunborda Gaineko merkataritza proiektuaren balizko garapenari buruzko balorazio, udal talde bakoitzaren jarrera, eta izango balitz/balira, proposamenaren/proposamenen bozketa”.