Moby Dick zikloa bukatzeko, Koldo Almandozekin tailerra
Moby Dick zikloaren azken saioa egingo dute gaur Hondarribiko Udal Liburutegian. Koldo Almandozek sorkuntza tailerra dinamizatuko du.
Gaur bukatutzat emango dute Zuloaga Etxeko Hondarribiko Udal Liburutegian Moby Dick zikloa. Bide emankorra eman du Herman Melville-ren lanaren gainean sortutako zikloak, lanean oinarrituta, herriko hainbat aspektu landu direlarik, tartean, herriak itsasoarekin duen lotura. Hala, gaur, bukatzeko, Koldo Almandozekin tailerra egingo dute bertan. 17:30ean hasiko da.
Igeri edo ito: itsas nobela bat izenburupean egingo dute gaurko tailerra. Almandozen azken liburuan oinarritutakoa da, zeinean olatu berberari ateratako argazki sorta agertzen den. Olatuaren sekuentzia, testurik gabe, liburutegiko lagunek san dutenez: “Mutua den liburuak bakoitzak nahi bezala osatzen du, eta liburu berria sortzen du. Efektoa poetikoa izateaz gain, irakurketa askotarako ematen du”.
Beraz, gaur arratsaldean, Moby Dick zikloa ixteko, tailerra.