Kasino Zaharrean, musika arratsaldea
Musika eta Dantza Eskolako 20 flauta jotzaile eta bi txelista izango dira Kasino Zaharreko kontzertuan. Ostegunean da, 18:00etan.
Kasino Zaharra Hondarribiko adinekoen etxean musikaz gozatzeko aukera izango dute bertan izaten direnek, eta nahi duten guztiek, ostegunean (hilaren 19an). Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertua emango dute, askotarikoa gainera. 18:00etan hasiko da musika emanaldia.
Flauta eta txelo musikariak izango dira adinekoen egoitzaren arratsaldea girotuko dutenak: 20 flauta jotzaile, eta bi txelista izango dira.