Arrakastatsu joan da Hondarribiko Gabonetako Azoka
Azoka egin dute Hondarribiko merkatariek asteburuank, Santiago kalean. Udalak iniziatibareb balorazio baikorra egin du, Merkataritza zinegotziaren bidez.
Asteburuan egin dute Hondarribiko Gabonetako Azokaren laugarren ekitaldia. Hondarribiko Udalak jardueraren balorazioa egin du, baikorra. Arrakasta izan duela adierazi du Maria Serrano Merkataritza alorreko zinegotziak: “Jende asko ibili da bertan, bi egunetan oso eguraldi ona izan dugu, eta jende asko ibili da merkatuan”. Hala, lehen balorazioa “oso positiboa” izan dela baieztatu du Serranok, baina izandakoak zehatzago aztertu behar direla adierazi du.
Azoka bitartean 21 erakustoki izan dira Santiago kalean jarritako karpan. Postuez gain, askotariko tailerrak eta bestelakoak izan dira. Serranok eskerrak eman dizkie merkatuan eta Gabonetako kanpainan parte hartze ari diren merkatariei: “Urtetik urtera parte hartzen duten merkatarien kopuruak gora egiten du, eta ari gara bidea egiten. Horretan gabiltzan guztiok gauza bera nahi dugu, Hondarribiko merkataritzari balioa eman eta ezagutarazi”.