Herriko DJen aldeko jaialdia gaur Psilocyben

Herriko sei disko jartzailek bat egingo dute gaurko jaialdian; 20:00etan ekingo diote festari.

Psilocybenea Psilocybe Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten, Psilocybenea aretoak hamar

Support your local DJs! izenburupean Hondarribiko disko jartzaileen aldeko jaialdia antolatu du Psilocybenea aretoak gaurko. 20:00etan ekingo diote festari eta orduro DJ ezberdin batek hartuko du lekukoa. Denera herriko sei musikari ariko dira musika jartzen. Sarrerak bost euroan jarriko dira salgai. Ondokoa da DJen zerrenda:

  • 20:00 St. Venice LIVE (plays NY Counterpoint)
  • 21:00 Erimaya
  • 22:00 Dortok
  • 23:00 Pit
  • 00:00 EKTZ 
  • 01:00 Kid ES3
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.