'The Opera Locos' antzezlana eskainiko dute Irunen
Larunbatean izango da emanaldia, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroan. 2019ko Arte Eszenikoen Max Sarietan Musika ikuskizun onenaren saria jaso du obrak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2017/03/lof01.jpg)
Yllana antzerki taldeak The Opera Locos ikuskizun arrakastatsua ekarriko du Irunera. Larunbatean izango da emanaldia, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Sarrera orokorra 14,60 euroko izango da; langabeena, 14 urte beherakoena eta Gazte Txartela dutenentzat 9,40.
Opera “troupe” berezia da lana, bost kantari xelebrek gidatua. 2019ko Arte Eszenikoen Max Sarietan Musika ikuskizun onenaren saria jaso du obrak.