Eskualdeko pentsiodunek ere bat egin dute Gasteizko manifestazioarekin
Hilaren 12ko manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, Hondarribian eta Irunen.
Datorren astean, Eusko Legebiltzarrean Pentsio Publikoen Legea egitea exijituko dute Euskal Herri osoko pentsiodunek. Izan ere, EAEko Pentsiodun eta Jubilatuen Plataformek elkarretaratze jendetsua egiteko deia egin dute hilaren 12rako (osteguna da), Gasteizen.
Bada, Bidasoko pentsiodunek ere bat egin dute deialdiarekin eta Gasteizeko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte, Hondarribian eta Irunen. Datorren asteleheneko (hilak 9) elkarretaratzean apuntatzeko azken aukera izango dela jakinarazi berri dute; horretarako, mahaiak jarriko dituzte San Juan plazan. Bestalde, bertaratzeko aukera ez dutenei begira, Hondarribian 667 757 942 eta Irunen 659 047 459 telefono zenbakiak eskuragarri jarri dituzte.