Esku pilotako Binakako Txapelketa, Uranzun
Abenduaren 20an jasoko du jaialdia Irungo pilotaleku berrituak: Olaizola II-Urrutikoetxea eta Jaka-Zabaleta bikoteak, aurrez aurre estelarrean.
Uranzu berrituak pilotaren mapan jarri du Irun. Eskuzko pilotako Binakako Txapelketak geldialdia egingo du hirian hilaren 20an (ostirala), 20:00etan hasiko den jaialdian. Bertan, Olaizola II-Urrutikoetxea bikoteak Jaka-Zabaletari egingo dio aurre partida estelarrean. Beste norgehiagoka bat ere izango da, Promozioko Binakako Txapelketakoa: Arteaga II-Urretabizkaia, Zabala-Ruizen kontra.
Bertara joateko sarrerak salgai daude dagoeneko Internetez.Horien prezioa 30 eta 25 euro artekoa da. Hilaren 20an sarrerak geldituko balira, Uranzuko leihatila salmentarako zabalduko dute, partidak hasi baino ordubete lehenago, 19:00etan beraz.
Pilota jaialdia aurrez grabatuta emango du ETB1ek, egun horretako 22:00etatik aurrera.
Gaur aurkeztu dute jaialdia Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol ordezkariak, eta Aspe enpresako kide Inaxio Errandoneak. Olazabalek nabarmendu du ez dela nolanahiko kirol jarduera izango, Uranzu berriak lehenengoz Binakako Txapelketako partida bat jasoko duelako: “Beste datu esanguratsu bat da abenduaren 20an dela, hau da, San Tomas Egunaren bezperan.