Bigarren matrikulazio epea zabalduko du euskaltegiak
Hilaren 9tik 13ra bitartean irekita egongo da izena emateko epea; 2020. urteko urtarrilaren 8an hasiko dira eskolak.
Hondarribiko Udal Euskaltegiak 2019-2020 ikasturtean izena emateko bigarren matrikulazio deialdia luzatu du. Hilaren 9tik 13ra bitartean irekita egongo da epea, eta urtarrilaren 8an helduko diete eskolei ikasle berriek. Euskaltegiaren ordutegia ondokoa dela gogorarazi dute udaletik: 10:00etatik 13:00etara goizez, eta 16:00etatik 19:30era arratsaldez. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, 943641216 telefono zenbakiaren bidez edo posta elektronikoaren bitartez harremanetan jar daitezke interesdunak.