Abbadia saria jaso du Urretabizkaiak
Idazleak haren ibilbidean zehar euskarari egindako ekarpena errekonozitu nahi izan du era honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2019. urteko Anton Abbadia Saria jaso du aste honetan Arantxa Urretabizkaia idazleak. Bizitza osoan zehar euskararen alde eta normalizazioaren bidean egindako lanari aitortza egin nahi izan dio modu horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribian egokitutako donostiarrari. Euskararen Egunaren bezperan egin zuen sariaren entrega Markel Olano diputatu nagusiak, ordezkaritza zabalaren aurrean egindako ekitaldian.