Euskal errepublikaren aldeko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

EH Bilduk manifestazioa egingo du ostiralean Bilbon. Bertara joateko autobusak Hondarribitik eta Irundik ere irtengo dira.

Berriz ere Bilboko kaleak bete nahi dituzte ostiralean.

Euskal errepublika aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon datorren ostiralean (hilak 6). Bihotz Sakratuaren plazatik irtengo dira, 12:00etan.

Bada, Bidasoko herritarrek ere bertaratzeko aukera izango dute. Izan ere, autobusak antolatu ditu EH Bilduk, Hondarribitik eta baita Irundik ere. Hondarribiko autobusa hartzeko Maitane tabernan jarri dute ordua, 10:00etan. Irundarrak ordea, Bixeratik irtengo dira, 10:15an.

Autobusean izena emateko, Hazian edota helbide honetara idatziz egin daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.