Biharko hitzordua atzeratu du 'Ezagutu zure hiria'-k
Jaizkibelgo kostaldea hobeto ezagutzeko itsasontzian irteera egitea aurreikusten zuten arren, eguraldi txarra medio atzeratzea erabaki dute.
Arama Plaza Fundazioak antolatutako Ezagutu zure hiria-k biharko prestatutako hitzordua abenduaren 7ra atzeratzea erabaki dutela jakinarazi dute. Itsasontzian irteera aurreikusita zuten bihar, Jaizkibelgo kostaldearen inguruan bisita egiteko asmoz, baina eguraldi txarra dela-eta bertan behera utzi dute. Hala, hitzorduaren lekua eta ordua mantentzen dutela adierazi dute, 11:00etan kirol kaiaren M pantalanean, hori bai, eguraldiaren menpe daudela onartu dute. Informazio gehiagorako 943643677 edo 943644623 telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek.