Hobetze lanak egiten ari dira Mendeluko bidegorrian

Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, bidegorrira sartzeko espaloia egokitu du udalak.

Mendeluko bidegorrian espaloiaren altuera egokitzeko lanak Mendeluko bidegorrian espaloiaren altuera egokitzeko lanak

Mendeluko bidegorrian sartzeko espaloiaren altuera murrizteko lanean ari da Hondarribiko Udala, gaur jakinarazi duenez. Erabiltzaileen «segurtasuna» bermatzea eta «irisgarritasuna» hobetzea izan da lanen helburu nagusiena Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziaren arabera.

Ildo horretan, datorren asteetan Zezen plazan eta Nestor Basterretxea kalean zenbait hobekuntza burutzeko lanean hasiko direla iragarri du Carrionek. Azkenik, lanen aurrekontua 4.200 eurokoa izan dela zehaztu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.