Hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio EH Bilduk 2020ko aurrekontu proiektuari
Koalizio abertzaleak jarraipen batzordea sortuko duela udal taldearen baitan adierazi du, onartutako proposamenak «bete daitezen ziurtatzeko».
Hondarribiko EH Bilduk 2020. urteko aurrekontu proiektuari aurkeztutako zuzenketen berri eman du gaurkoan. Bederatzi dira denera koalizioak aurkeztutako proposamenak eta horiek bete edo gauzatzen diren jakiteko helburuarekin, jarraipen batzordea osatuko duela zabaldu du udal talde abertzaleak, «bete daitezen ziurtatzeko».
Ondokoak dira EH Bilduk aurkeztutako zuzenketak edo proposamenak:
- Mariñel itsasontzia kultura-ondarea izendatzeko, 2.500 euro.
- Enrike Lekuona ikerketa beka, 12.500 euro.
- Kataluniako Cadaqués udalerriarekin senidetzeko proiektua, 4.000 euro.
- Aldaketa klimatikoaren aurkako plana (sentsibilizazioa), 18.000 euro.
- Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon oroimen harria, 2.000 euro.
- Emakumea eta itsasoa ikerketa beka, 7.000 euro.
- Musika Eskola antolaketa eredua aztertzeko proposamena, 18.000 euro.
- Jaizkibel-Jaitzubia ingurumen egitasmoa, 13.500 euro.
- Berdintasun teknikaria kontratatzeko, 60.000 euro.
- Guztira: 137.500 euro.
Proposamenak era sakonagoan ezagutzeko interesa duten lagunek bertan sar daitezke.