Sustrai Colina eta Jon Martin bertsotan ariko dira bihar Itsaslur elkartean
Neguko Jardunaldien baitan aurreikusitako jardueren artean, bertso afaria antolatu dute Itsaslur elkarteak eta Hondarribiko Udalak biharko.
Jon Martin eta Sustrai Colina bertsolariek musikatuko dute haien koplekin biharko gaua Itsaslur elkartean aurreikusitako afarian. Neguko Jardunaldien barruan Hondarribiko Udalak eta Itsaslur elkarteak elkarlanean antolatutako saioa da biharkoa, eta azken urteotan izandako harrera ona ikusita, aurten ere arrakastatsua izatea espero dute.
Bertso afarirako sarrerak Enbata, Branka eta Txantxangorri tabernatara joanda eskura daitezke, edo 628170530 telefono zenbakira deituta. 21:00etan finkatu dute bertso afarirako hitzordua.