Beñat Salegik irabazi du Hondarribiko I. Aurresku Txapelketa Nagusia
Katerin Artolak eta Irati Olaizolak bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Hondarribiko I. Aurresku Txapelketa Nagusia egin zuten larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean, Hondarribiko Udalak, Irungo Ibarla-Meaka Dantza Taldeak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak. Jende ugari gerturatu zen lehen aldiz antolatutako dantza lehiaketa ikustera, eta utzitako emaitzen artean, Errenteria-Oreretako Beñat Salegik lehen postua lortu zuen 403,10 puntu irabazita. Katerin Artola oiartzuarra bigarren izan zen 397 punturekin, eta Irati Olaizola legazpiarra hirugarren, 390,50ekin.
Sariei dagokienez, Salegik txapela eta trofeoa eskuratu zituen, baita 130 euroko diru saria ere. Artolak bere aldetik trofeoa jasotzeaz gain, 110 euro irabazi zituen, eta Olaizolak, 90 euro.
Hamabost urtetik gorako hamaika dantzarik parte hartu zuten denera txapelketan. Ondoren ikus daiteke lehiaketak utzitako emaitza orokorra:
Hondarribiko I. Aurresku Txapelketaren sailkapen orokorra.