San Telmo zelaiaren inguruko hondakinak garbitzen ari da udala

Zaborra kentzeaz gain, eremua berdintzea, lur geruza garbia jartzea, eta hegiaren goialdean zuhaitz landaketa egitea aurreikusi dute.

San Telmo tiro zelaian hobekuntza lanak egiten ari dira Silanes zinegotziak obraren arduradunekin bisita egin du San Telmo tiro zelaira.

San Telmo tiro zelaiaren inguruko zaborra garbitzeko lanak aurrera eramaten ari da Hondarribiko Udala azken asteotan. Alboetan kokatutako hondakinen garbiketaz aparte, lur geruza berria jarri ahal izateko eremua berdintzea eta goialdean zuhaitzak landatzea aurreikusi dute.

Borja Carriazo obraren zuzendariak tiro zelaia hondakinen eraginpetik ateratzea dela helburua azaldu du, nahiz eta «osasunerako arriskurik» ez egon. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak 2013ko irailaren 5ean egindako ebazpena bete nahi du modu honetan tokiko gobernuak. Lanek bi hilabeteko iraupena eta 152.000 euroko aurrekontua izango dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.