Abesbatzen emanaldi bikoitza izango da etzi Kultur Etxean
Kultur departamentuak eman du hitzorduaren berri eta horrez gain, elkarteentzako diru-laguntzak eskatzeko epea astelehenean itxiko duela oroitarazi du.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, Kasino Zaharreko abesbatza Beasaingo Gure Abesbatzarekin batera ariko da oholtza gainean etzi ostegunarekin. Kultur Etxeko Areto Nagusian antolatu dute emanaldia, 18:00etatik aurrera.
Horrez gain, kultur arloko diru-laguntzak eskatzeko epea hilaren 11n itxiko dutela azkenean adierazi du udal gobernuak. 42.000 euroko partida bideratuko du denera Kultura departamentuak bertako elkarteak laguntzera. Eskaerak BAZ bulegoan aurkez daitezke.