Sorzabalen kontrako euroagindua torturapeko adierazpenetan oinarritzen dela salatu dute beste behin
Euskal preso irundarraren kasua salatu dute gaur Parisen Bake Bideak eta LDH Giza eskubideen aldeko ligak.
BERRIAk jakinarazi berri duenez, Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren kasua salatzeko agerraldia egin dute gaur Parisen Bake Bideak eta LDH Giza eskubideen aldeko ligak. Bertan, Michel Tubiana LDHko ohorezko presidentea, Bake Bideak-en presidente Anaiz Funosas, Duterte sendagilea, Laura Pego Kriminologiaren Euskal Institutuko ikerlaria eta Gregory Thuan eta Xantiana Cachenault abokatuak izan dira.
“Zein justizia eta zein askatasun europar eremuan, eta nola erabiltzen dira ala ez, torturapean lortutako aitormenak?”, galdera bota dute, eta Sorzalaen kasua, Frantzian “ikusi gabeko afera bat” dela nabarmendu dute. Beste behin, irundarrak egindako adierazpenak torturapean izan zirela frogatu zela gogoratu dute.
Tortura salaketa egiaztatua egon arren, euskal presoaren Espainiaratzea onartu zuen Parisko Dei auzitegiak urriaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera onartuta. Cachenault abokatuak Kasazio Auzitegira joko zuela iragarri zuen orduan, euroagindua torturapean egindako adierazpenetan oinarritzeko helburuarekin.