Kontzertu partekatua emango du Hondarribiko bandak
Zaragozatik iritsitako Gallur Udal Bandarekin batera ariko da Hondarribia Hiria musika banda, etzi, Itsas Etxea Auditoriumeko oholtzan.
200. urteurreneko ospakizunekin aurrera jarraitzen du Hondarribia Hiria musika banda. Eta oraingoan, Zaragozako (Aragoi, Espainia) Gallur herriko udal musika taldearekin batera kontzertua eskainiko du etzi, Itsas Etxea Auditoriumeko agertokian, 12:30etik abiatuta.
Bi zatitan banatuta egongo da emanaldia, eta lehen zatian talde gonbidatuak hiru pieza eskainiko ditu Daniel Perez Cachoren zuzendaritzapean. Atsedenaldiaren ondoren, bertako bandaren txanda iritsiko da eta beste hiru obra joko ditu Alazne Alberdi Susperregik taldea gidatzen duen bitartean.
Datorren kontzertua azaroaren 24rako antolatu du Hondarribiko bandak, Santa Zezilia musikarien zaindariaren egunarekin bat eginez.