ALARDEA

Guztion Alardea "entzungo du" Alarde Fundazioak

"Nahiz eta iritzi guztiz kontrakoak izan" ez duela "sekula topaketa proposamen bat ukatu" adierazi du Alarde Fundazioak argitara eman duen adierazpenean.

Hondarribiko Alardea 2017. Hondarribiko Jaiak Hondarribiarrak kalera atera dira jaietako egun nagusia ospatzeko

Guztion Alardea gazte mugimenduak egindako eskaerari erantzun publikoa eman dio gaur Alarde Fundazioak, eta haiekin bilduko dela adierazi du argitara emandako komunikatuan. “Zabaldutako informazioaren arabera, “sekula” ez du “topaketa proposamen bat ukatu”, nahiz eta “kontrako” iritzia izan. Hortaz, bilkura eskaria helarazten dien edozeinekin batzartu dela dio Alarde Fundazioak: “Horregatik, Guztion Alardea ere entzungo du”. 

Adierazpenean jasota dagoenez, entitate pribatuak ez du “inor kanpoan uzten”, irailaren 8an “beste edonolako ekitaldirik” antolatzea “ekiditen” ez duen bezala. Horrenbestez, “emakume eta gizonek ekitaldi desberdinak antolatzeko askatasuna” bermatuta ikusten du elkarteak eta horrekiko “errespetua” adierazi. “Hori dela eta, guk antolatzen dugun Alardearekiko errespetua ere eskatzen dugu”, gaineratu du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.