Podiora igo da berriz ere Areitio
Munduko Trial Kopan lehiatu da asteburu honetan zehar Ion Areitio eta brontzezko domina eskuratzea lortu du gazteak.
Lortu du berriz ere. Ion Areitio hondarribiarrak brontzezko domina eskuratu du Italian jokatutako Munduko Trial Kopan. Finalerdietarako probaren erdian «behera» etorri zela adierazi zuen atzo gazteak Euskadi Irratia-n egindako adierazpenetan, «ondoez» sentitu eta kostata bukatu zuela lasterketa. Hori dela eta, seigarren postuan sailkatu zen hasieran. Hala ere, emateko daukana demostratu zuen azkenean Areitiok eta podioaren hirugarren lekura igotzea lortu zuen.
Hurrengo hitzordua Txinan izango den Munduko Trial Txapelketan du gazteak, azaroaren 6tik 10era bitartean.